Antón Lamazares (Galizia, 1954) 80ko belauhaldiko espaniar margolari bat da, José María Sicilia, Miguel Barceló eta Víctor Mira antzera. Bere lanetan, zurez eta kartoiez eginak, berezko lengoai bat sortzen du, bernizen eta beste material batzuetan esperimentatuz. Bere abstrakzioa, minimalista deriba batekin bere azkenengo garaian, non arina eta oroimenaren arteko elkarezketa batzen duen, eta sensualitatea eta espíritualtasunaren artean ere, onirismoa eta poesía. Etorkizun internazional handikoa, bere lanak kontinente ezberdineko zenbait hiriburuetan erakutsi dira, eta Nazioarteko Reina Sofia Museoaren, Gaur Egungo Galiziar Zentroaren edota Madrilgo Gaur Egungo Museoaren fondoetan ageri dira, hala nola, beste anitz bilduna pribatu eta fundazioetan.

Lehenengo urteak: pintura eta poesia
(Galizia, 1954tik – 1977ra)

Lamazares 1954ko Urtarrilaren 2an Maceiran, Lalingo herrixka batean jaio zen, Pontevedran (Galizia); Bere haurtxaroan bizitako esperientziek, arrasto ezin ukigabeak izango dute bere sortzaile prozezu irudimentsuan. 1963tik 1969ra Herbon-eko frantsizkotar komentu batean, ikasketa nagusiak bete zituen, urte horietan ere, literatur testuak sutsuki irakurri zituen, batez ere klasiko eta grekolatinoak. 1960tik aurrera, poesía idazten hasiko da eta Álvaro Cunqueiro idazlea eta Laxeiro eta Manuel Pesqueira margolariekin adiskidetu egiten da, bere lehenengo plastiko erreferenteak bihurtuz. Bere sortzaile bokazioa pinturara abiatzen da, autodidakta formazioa hautatuz. Era honetan, oso garratsitzua izango da bere 1972ko europar herri ezberdinetatik egindako bidai luzea, gogoko dituen pintura maisuak zuzenki ikasteko, hau da: Van Gogh, Paul Klee, Rembrandt eta Joan Miró, Tàpies, Millares, Giacometti eta Bacon, baita ere, Ozeniar eta Erdi Aroko artea.

Bere itzulera eta gero, Bartzelonan finkatzen da, han eraikuntzan lan egin zuen eta arteko zentruetan ikasten du, bereziki Mares Museoko arte romanikoaren bildumak eta Kataluniako Arte Nazionaleko Museokoak. Gero, Madrilera joaten da, non bere irakasle Laxeirorekin topatzen den eta Carlos Oroza poeta ezagutzen duen, bere adiskidetasuna garrantzi handikoa izango du margolariarentzat: bere lanean, pintura eta poesiaren arteko hartu-emanak etengabeak izango dira.

1973an, 19 urte zituelarik, bere margoak, erakusketa kolektibo eta indibidualetan erakusten hasten da. 1975ean Itsas-Infanterian sartzen da, Ferrolen. 1975ko irailan, frankismoaren azken fusilamenduaren berri izaten du, Burgoseko prozezuaren eta gero; Hilarazi zuten errudun bat, bere lagun Humberto Baena da, 25 urteko pontevedrarra.
Lamazares depresio sakon batean murgiltzen da eta psikiatriako eremuan sartzen dute; denboradi horretan Adibal poemarioa idatziko du.

Expresionismotik eta arte povera tik bifronte pinturara
(Madril – New York, 1978 tik – 1989 ra)

1978an Madrilera abiatzen da, non Alfonso Fraile pintoarekin adiskidetzen den, eta baita ere Juana Mordó galeristarekin, Santiago Amón arte kritikoa eta poetarekin eta azkenik Alberto Portera neurologoaren, artista talde handi baten figura aglutinatzalea dena: idazleak, zinegileak, musikariak eta margolariak, non bere Mataborricosko finka batean asteburuetan biltzen zirenak, eta non Lamazaresek 1979an kanpoan erakusketa bat prestatzen du. 1980ko urteetan lan handia egiten du, baita ere etorkizun handikoa: 30 urte bete baino lehen, Lamazaresen lanak espaniar panoraman leku propioa irabazi du, atzerrian ere. Bere margoetan, figura ludiko eta onirikoak isladatzen ditu, expresionista erakoak, kromatismo handikoak eta originaltasun handikoak. Madrilen Juana Mordoren Galerian bere obra erakusten du, Belgikan Elisabeth Franck-en Galerian eta Bartzelonako Sala Gasparren ere.

Laster New Yorkera joaten da, non Fulbrighteko beka batekin bi urte pasatzen du, eta bere pintura kontzepzio zehatzago eta materikago batera bihurtzen den, New Yorkeko Bruno Fachettira Galerian ikusgai jarriko du. Bere bizitokia New York eta Salamancaren artean egongo da, eta 1988an Asia Txikia bisitatzen du (Didima tenplua bisitatzeko, Hölderlin-en Hiperion en omenaldia eginez) eta Estambul, non eliza bizantziarrak biziki hunkitzen dioten. Bere irudi multzoak bere obretan aditzera ematen du, Miguel Marcos-en Galerian aurkezten dituenak, zurez eginikoak ondoan ezarriz. 1990an atal multzo berri bat prestatzen du, bi aldetik ikusteko gai direnak, bifronte izena hartzen dutenak.

Pintura eskultorikoa eta formato handikoa
(Paris-Madril, 1990 tik – 2003 ra)

1990ean eta 1991ean Parisen finkatzen da, la Cité des Arts-en beka bati esker, eta 1991ean Madrilen lantoki handi bat irekitzen du, non Gracias vagabundas eta Desazón de vagabundos -en serietan lan egiten duen. Galiziar Zentruaren Gaur Egungo Arteari esker gonbidatua, 1996ko maiatzetik azaro arte Galizian geratuko da eta Gracias do lugar atala margotuko du: Eidos de Rosalía, Eidos de Bama. 1997ko ekainetik azarora arte, Santa Baia de Matalobosen, kanpokaldean Bes de Santa Baia margotzen du. Madrilen 1998an Titania e Brao atala margotzen du, Gastelako Udari omenaldia dena eta gero Pol en Adelán ekin segitzen du. Arte grafikoarekin lan egiten du, Gustavo Martin Garzoren El Canto de la Cabeza artista liburuan agertzen diren grabatuak, bost testuekin batera agertzen direnak, edo Egeria Itinerarium-ekin batera agertzen diren litografiak, Le Monde Diplomatique-n goraipatutak, Frantzian urteko liburua izendatu zuena. A Coruñan, 2001ean Itsas Geltokian erakusketa handi bat egiten du, Un saco de pan duro titulupean.

Bere lana, Espaniar Artea programak bere sustapen internazionalerako hautatzen du, (SEACEK) rako, beste espaniar artistekin batera: Saura, Chirino, Hernández Pijuan, Millares, Serrano, Oteiza edo Tàpies. Lamazares Florentzia eta Asisera joaten da, Errenazimenduko artearen pieza batzuekin eta San Frantziskoko unibertsoarekin murgiltzeko, Follente Bemil atal berriari eskaintzen diona.

Abstrakziotik minimalismo poetikora
(Berlinen, 2004tik aurrera)

Berlinera joaten da bisitzera, gaur egun han bizi da. Bere aita hil ondoren, E fai frío no lume (Hace frio en el fuego) atala hasten du. Erakusketa handiak egiten ditu Eslovenian, baita ere Hungrian, Budapesteseko Kiskelli Museoan (Elizan). Gero, Domus Omnia atalarekin lan egiten du, eta bere irudiekin artistaren bi liburu batzuetan parte hartzen du, orozako poemekin: Deseo sin trámite serigrafia batekin eta Un sentimiento ingrávido recorre el ambiente bost litografiekin. 2008an Horizonte sin dueño Jordaniako Galeria Nazionalen (Ammanen) erakusten du eta bere lan grafikoaren antología bat Damascoko Cervantesen Institutuan (Sirian), non Taher Riyad poemagileak bere Cantos de Lamazares -en poemarioa eskaintzen dion.

NewYorken 2009an, Queen Sofia Institutuan bere lana erakusten du, eta baita ere, Orensen (Espania), Foru Aldundiko Zentro Kulturalean. Vicente Aleixandre-ren oroimenez egindako erakusketa batean parte hartzen du, eta bere ibilbide eta proiekzio internazionalari esker Laxeiro domina jasoko du. Santiago de Compostelan, 2010an Unibertzitateko Elizan bere obra erakutsiko du, baita ere, Tuin, non Zinema Jaialdi Internazionalea (Play Doc), Horizonte sin dueño filma aurkezten den, Nayra eta Javier Sanz anai-arrebak egindakoa (Rinoceronte Films), pintura, poesia eta naturaren unibertsotik egindako ibilaldia, Antón Lamazaresen begiradapean.


 

 

 
© www.antonlamazares.com